Zenbat gara?

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren eta Erregistradoreen Kolegioaren datuak gurutzatuaz, IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak IRPH mailegu kopuruaren gaineko lehen estatistika egin du. Emaitza, 1,3 milioi kaltetu baino gehiago. Atentzioa eman digu Catalunyak duen IRPH kopurua (442.000 kasu, estatu osoaren %34a), eta baita Hego Euskal Herrian ez gaudela IRPH kopuru handienak dituztenen artean (31.000 kasu Euskal Autonomia Erkidegoan eta 9.000 Nafarroako Foru Erkidegoan)

Kalkulua egiteko 1994 eta 2014 urteen artean etxebizitzen gaineko mailegu berrien datuak hartu ditugu Espainiako Estatistika Institu Nazionalaren estatistikatik, eta Erregistradoreen Kolegioak emandako IRPH portzentaiekin konbinatu. Emaitza azken 20 urteetan IRPHaren arabera sinaturiko kontratu kopurua da. Daturik ez zegoen tarteetan estimazio kontserbadoreak egin dira, eta IRPHaren lehenbiziko lau urteak ez ditugu kontuan hartu (1990tik 1994ra). Ondorioz, kaltetu kopurua kalkulatu dugun 1,3 milio baino handiagoa izango da ziur asko.

Hasiera batetan IRPH bati lotu ziren mailegu hauen guztien artean batzuk dagoeneko ez dute IRPHrik ordaintzen. Bertan behera utzi, guztiz ordaindu edota exekutatu egin diren maileguak dira horien artean batzuk. Beste batzuk interes tipo aldaketa bat izan dute. Aldaketa hori izan daiteke negoziazio baten ondorio, edota jatorrizko interes tipoa desagertu delako. Adibidez, IRPH Cajas aldaerari lotuak izan ziren mailegu batzuk aurrikusten zuten hau desagertuko balitz (eta halaxe gertatu zen) IRPHa ez besteko interes tipo bat izango zutela (Euribor+%1 kasu gehienetan) edota azkena kalkulaturiko tipoa geratuko zitzailea finko bezala (Caixabanken mailegu askoren kasua da, eta epaile askok abusuzkoa delako baliogabetu dute dagoeneko)

Parlamentuan eginiko galdera bati emandako idatzizko erantzunean, 2017ko irailean Espainiako Gobernuak esan zuen 2016ko abenduan IRPHari lotuta zegoen mailegu kopurua 776.166-koa zela. Momenturen batetan IRPHa aplikatu zaien hipotekak ere kontuan hartu beharra dagoela uste dugunez, guk IRPHak kalteturiko mailegu kopurua 1,3 milioietakoa dela aldarrikatzen jarraituko dugu.

Zorionez, kopuru honek jadanik ez du gora egingo. Izan ere, kontsumitzaileek jadanik argi dute IRPHa abusuzkoa dela, eta indize honi loturiko mailegu berrien kopurua oso txikia da. Beheko grafikan ikus daitekeeenez 2004an IRPHari loturko mailegu berriak %14a ziren, eta 2017an %0,5era jaitsi da ehuneko hau.

mapa

queso

0 thoughts on “Zenbat gara?

  1. Awww thanks!!!Those shoes are so cool!I also can’t wait for Quinn and Phine to meet! We’ll be in Rehoboth the weneked of the 9th of September if you’re making any beach plans 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude